
"Alta egin" estekaren gainean klik egin, goian ezkerrean dagoen menuan. Hainbat datu eskatuko dizkizu, batzuk nahitaez bete beharrekoak eta beste batzuk aukerakoak. Guk zure datuak jaso ondoren, aukeratu duzun erabiltzaile izena eta programak automatikoki esleitzen dizun pasahitz bat bidaltzen ditugu zure mail postontzira, edo zure telefono mugikorrera.
Ez ahaztu pribatutasun-politikari buruzko lege-oharra irakurtzea, zure datuak nola gorde eta kudeatuko dituzten jakiteko.
Erabiltzaile erregistratuek soilik sar dezakete iragarkia, eta iragarki hori argitaratu zuen erabiltzaileak bakarrik kendu ahal izango du.
Hasteko, erregistratutako erabiltzaile gisa identifikatu beharko duzu webean. Klik egin "erregistratutako erabiltzaile gisa sartu" aukeraren gainean, eta erabiltzaile-izena eta erabiltzaile-gakoa sar itzazu.
Ondoren, "iragarkia sartu" estekaren gainean klik egin. Goian dago, ezkerreko menuan.
Erabiltzaile erregistratu gisa sartu bazara --> Formulario bat ikusiko duzu, eta hainbat datu eskatuko dizkizu.
Ez bazara sartu erabiltzaile erregistratu gisa --> Identifikatzeko formularioa ikusiko duzu. Hori egin ostean, formulario bat ikusiko duzu, eta hainbat datu eskatuko dizkizu.
Argitaratu nahi dituzun datuekin bete beharko duzu formularioa. Saldu, oparitu edo trukatu nahi duzun artikuluaren irudi bat baduzu, jar ezazu.
Iragarki bakoitzak erreferentzia-zenbaki bat izango du errazago identifikatzeko.
Iragarki bat salmentaren atalean eta trukearen atalean argitaratzea nahi baduzu, bi iragarki argitaratu beharko dituzu artikulu bakar horrentzat, mota bateko transakzioa aukeratuz iragarki batean eta bestea bigarrenean. Artikulua bakarra izan arren, iragarki bakoitzak bere erreferentzia-zenbakia izango du.
Iragarkia ez da berehala argitaratzen. Hori egin baino lehen guk aztertu eta itzultzen dugu. Hala ere, goian diogun bezala, beranduenera ere astebetera argitaratuko da iragarkia sarean.
Erabiltzaile erregistratuek soilik kendu ahal izango dituzte iragarkiak, eta iragarki bat argitaratu zuenak bakarrik kendu ahal izango du.
Hasteko, erabiltzaile erregistratu gisa identifikatu behar duzu webean. "Erregistratutako erabiltzaile gisa sartu" aukeraren gainean klik egin ezazu, eta erabiltzaile-izena eta erabiltzaile-gakoa sar itzazu.
Ondoren, kendu nahi duzun iragarkia ageri den orrira joan zaitez, eta argazkiaren azpian aurkituko duzun "iragarkia kendu" estekaren gainean klik egin ezazu. Orriak eskatuko dizu egiaztatzeko iragarkia kendu nahi duzula. Orrian ez bazara sartu erabiltzaile erregistratu gisa, ez duzu esteka hori ikusiko.
Iragarkiak bi arrazoiengatik ezabatzen dira:
1- Iragarkia jarri zuenak berak kentzen du.
2- Iragarkia argitaratu eta 4 hilabetera, merkatuko kudeatzaileek automatikoki kentzen dute.
Iragarki baten orriaren beheko aldean "iragarleari mezu bat bidali" jartzen duen esteka bat dago. Esteka horri klik egiten badiozu, orri bat irekiko da. Datuak bete ostean, bidaltzeko botoia saka ezazu.
Kategoria bakoitzean sar daitezkeen artikuluetako batzuk dira hauek:
San Markoseko Mankomunitateak badu eskubidea iragarki bat kategoriaz aldatzeko.
Lehen-lehenik, web orrian erregistratutako erabiltzailea zarela adierazi behar duzu. Ondoren, egin klik "nire datuak" aukeran.
Lehen-lehenik, web orrian erregistratutako erabiltzailea zarela adierazi behar duzu. Klikatu "Erregistratutako erabiltzaile gisa sartu" eta idatzi zure erabiltzaile-izena eta pasahitza.
Ondoren, sartu "Alta egin" edo "Nire Datuak " orrietan eta aukeratu "Telefono Mugikorra" atalaren azpian aurkituko duzun laukitxo egokia.
Erregistratutako erabiltzaileek soilik eska dezakete e-mail postontzira eta mugikorrera alertak bidaltzeko.
Lehen-lehenik, web orrian erregistratutako erabiltzailea zarela adierazi behar duzu. Egin klik "nire alertak" aukeran, ezkerraldeko menuan. Goian dauzkazu e-mail postontzian eta mugikorrean alertak jasotzeko laukitxoak. Aktibatu laukitxo bat edo biak, zuk nahi duzunaren arabera. Irakurri orriaren beraren argibideak, e-mailean zer motatako alertak jaso nahi dituzun nola adierazi jakiteko.
e-mail postontziko alertei dagokienez, gehien zer kategoria eta transakzio mota interesatzen zaizkizun adierazi ahal izango diguzu.
Horrez gain, zenbait hitz aukera ditzakezu, haiekin lotutako iragarkiei buruzko alertak jasotzeko. Zerbitzuak bidalitako alertak bat etorriko dira hautatutako aukeraren batekin. Hau da, demagun kirolak - bildumazaletasuna - salmenta - trukea laukitxoak aktibatzen ditudala, eta "liburua" hitza sartzen. Hori horrela izanik, alerta hauetakoren bat jasoko dut, adibidez:
1- Kirol-poltsa bat trukatzeko kaleratutako iragarki berri bati buruzko alerta.
2- Nobela beltzeko liburu bat saltzeko kaleratutako iragarki berri bati buruzko alerta.
SMS bidezko mugikorreko alertei dagokienez, aukera gutxiago daude, helburu batekin: jaso nahi den alerta-mota ahalik eta gehien zehaztea. Hala, ez da erabiltzailearen mugikorra betetzen. Kasu horretan, zenbait hitz idatzi beharko dituzu “hitz gakoak” hutsunean, eta hitz horiekin lotutako SMS alertak jasoko dituzu, hautatutako transakzio-kategoriak eta -mota kontuan izan gabe.
Azkenik, gure alerta-zerbitzuak badu erabiltzaileari interesa dakiokeenaz informatzeko sistema osagarri bat. Alertak bidaltzean, sistemak kontuan hartzen ditu erabiltzailearen "datuak". Horrenbestez, erabiltzaile batek "ume-kotxea saltzen dut" erako iragarkia kaleratu badu, eta beste batek "ume-kotxe bat nahi dut" erakoa, programak alerta bat bidaliko dio ume-kotxea saltzen daukan erabiltzaileari, norbait hura erosteko prest dagoela jakinarazteko.
Erregistratutako erabiltzaileek soilik eska dezakete iragarki berrien buletina.
Lehen-lehenik, web orrian erregistratutako erabiltzailea zarela adierazi behar duzu. Egin klik "nire datuak" aukeran eta aktibatu "Iragarki berrien buletina jaso nahi dut" laukitxoa, orrialdearen behealdeko "Zerbitzu osagarriak eskatu" epigrafearen barruan.
Aukeratu, halaber, zer hizkuntzatan jaso nahi dituzun buletinak eta egin klik "datuak bidali" botoian.
Zure erabiltzaile-datuak eguneratuko dira.