San Markos-eko mankomunitatearen web gunea irekitzen du Merka2sanmarcos logoa

Bigarren eskuko Merkatak logotipoa

PREBENTZIOAREN ESPARRUKO ERREFERENTE BIHURTU DA merka2sanmarcos, AMAITU BERRI DEN BIGARREN ESKUKO AZOKEN LAUGARREN EDIZIOAN.

mercado de segunda mano

27.890 bisitari izan dituzte San Markoseko Mankomunitateak antolatutako 11 azokek.

Gordailu-salmentaren sistema berria atseginez hartu dute herritarrek, datuek erakusten dutenez: 742 salmenta fakturatu dira —3.065,00€-ko balioa dute— eta, guztira, 176 lagunek eskatu dute sistema hori. Gordailu-salmentaren bidez, herritarrek beren objektu partikularrak saldu edo trukatu ditzakete, postu bat eskatu eta zaindu beharrik gabe.

Hondakin gutxiago sortzeari buruzko informazioa hedatzeko topaguneak izan dira azokak. Azpimarratzekoak dira bisitari-kopurua eta giro ona. Bigarren eskuko gaien azokak zabalik segitzen du, etenik gabe, Interneteko helbide honetan:www.merka2sanmarcos.org.

imagenes del mercado de segunda mano

 

Bigarren eskuko gaien merka2sanmarcos laugarren azokak —amaitu berria—bisitari ugari izan ditu, baita oso gustura utzi ere bai herritarrak bai antolatzaileak.

Aurreko urteetan bezala, San Markoseko Mankomunitateko udalerri bakoitzean azoka bat egin da, Donostian izan ezik, han bi egin baitira. Azaroaren 7tik ekainaren 19ra arteko asteburuetan, herri horietako erdiguneetako plazarik jendetsuenetan izan da Merka2sanmarcos, eta harrera bikaina egin diote guzti-guztietan.

Laugarren edizioan behera egin du apur bat bisitarien azken zenbaketak (% 10 inguru), udazkenean egiteagatik eta herri batzuetan egindako eguraldi kaskarragatik. Hala ere, bisitari-kopuru handia berezko balio bat da merkatu hauen antolaketan, eta dibisa bat da ekimena finkatu izana. Aurten ere Donostiako azoka, Errenteriakoa eta Lasarte-Oriakoa izan dira jendetsuenak (guztira, 22.500 lagun).

443 salmenta-postu jarri dira, eta kopuru horrek ere erakusten du ekimena finkatzen ari dela, iazko kopuruei eutsi baitzaie. Gainera, herri bakoitzean hasiera batean eskatu eta gordetako postuen kopurua askoz handiagoa izan da, nahiz eta, esan bezala, eguraldi txarrak indarra kendu dion ekimenari. Hala ere, hurrengo urteetan bai bisitari-kopuruak bai postuenak gora egitea espero da.

Postuak jarri dituztenen tipologiari dagokionez (256), berriz, herritar soilek jarri dituzte gehien (234 postu). Irabazi asmorik gabeko elkarteek 15 postu jarri dituzte, eta 7 postu ikastetxeek.

Parte-hartzaileen jatorriari dagokionez, San Markoseko Mankomunitateko udalerrietakoak izan dira gehienbat (% 83): Donostiak ekarri du gehien (109), eta, atzetik, Lasarte-Oriak, Errenteriak eta Hernanik. Kopuru horien artetik, nabarmentzekoa da Gipuzkoako gainerako herritarren % 13k parte hartu izana.

Mercados de segunda manoHerritar guztiei esperientzia praktikoa eskaintzeaz gain hondakinen berrerabilpenari dagokionez, hondakin gutxiago sortzeko zenbait jarduera praktiko hedatzeko ere balio izan du merka2sanmarcos azokak:

  • Azoka guztietan jarri den informazio postuan, espezialista-talde batek azaldu die herritarrei zer esperientzia praktiko abiarazi dituen Mankomunitateak. Horietatik, aipatzekoa da berriro erabiltzeko edalontziak elkarri maileguan emateko ekimena. Sistema horri esker, festetan eta antzeko ekitaldietan erabilera bakarreko edalontzien erabilpen masiboa saihestu egiten da.
  • Informazio-postu horretan, bestalde, eguneroko erosketak egiteko 6.578 poltsa berrerabilgarri banatu dira. Hartara, gutxitu egingo da plastikozko poltsen gehiegizko kontsumoa.
  • 'Propagandarik EZ' dioten 349 pegatina ere banatu dira, postontzietan jar ditzaten publizitaterik jaso nahi ez dutenek.
  • Bestalde, beste 31 familiak eman dute izena etxeko konpostaje kanpainarako.
  • 11 azoketako 4.172 partaideen artean, berriz, 55 erosketa-txartel zozkatu dira, azoketako partaidetza sustatzeko helburuarekin. Hamabi eurokoa da bonu bakoitza, eta azoketako edozein objektu erabili erosteko erabil daitezke.
  • Azoka guztietan antolatu ziren, bestalde, adin guztietarako hondakinen birziklatze- eta berrerabiltze-tailerrak, eta jende ugarik hartu zuten horietan parte.


San Markoseko Mankomunitateko arduradunek eskerrak ematen dizkizuete azoketan postuak jarri dituzuenoi eta bisitarioi, eta dei egiten dizuegu gogotsu ekiteko aurrerantzean ere hondakin gutxiago sortzeko ahaleginari. Partaide kopuruak gora egitearekin batera, balorazio ona egin zuten partaideek. Besteak beste, alderdi hauek azpimarratu zituzten: antolakuntza ona, azokak egiteko leku egokiak hautatu izana, ordezko lekuak pentsatu izana eguraldi txarra eginda ere, aurreko urteetako azokekiko hobekuntza...

Gogoan izan, azkenik, San Markoseko Mankomunitateak herritarron esku jartzen duela bigarren eskuko gaien azoka iraunkorra helbide honetan: www.merka2sanmarcos.org. Objektu erabiliak erosi, trukatu, bilatu edo oparitzeko iragarkiak jarri edo bilatzeko aukera duzue helbide horretan.



Merkatu birtualean sartu


merka2sanmarcos: San Markos Mankomunitatearen bigarren eskuko merkatuen web gunea,
edozein artikulu erabilia saldu, erosi, trukatu, bilatu edo oparitzeko.

lege-oharra   irisgarritasuna   web mapa
© San Markos-eko Mankomunitatea - Mancomunidad de San Marcos
Vitoria-Gasteiz kalea, 10. zk. behea - 20018 Donostia IFK/CIF: P-2000015D

Elkarbanatu